Durangoko Azoka 2026 (egitaraua)

Durango 2026(e)ko abenduaren 4(e)tik 2026(e)ko abenduaren 8(e)ra
  • Durangoko Azoka 2026 (egitaraua)

Abenduaren 4tik 8ra egingo da 2026ko Durangoko Azoka. Hilabeteak daramatzate antolakuntzan abenduko bost egunak prestatzen, euskarazko eta Euskal Herriko kulturaren inguruan milaka lagun elkartzeko helburuarekin. Liburuak, diskoak, irudiak, hitzak, doinuak eta ideiak partekatzeko gunea izango da aurten ere azoka, baina, batez ere, kultura bizitzeko eta hartaz gozatzeko topagunea.

Iaz, 60. edizioaren harira, Durangoko Azokak bere izaera laburbiltzen duen izendapena hartu zuen: DA! Kulturaren Jaialdia. Aurten ere, lerroburu horri eutsiko dio. Azoka kulturaren jaialdia da, askotariko kultur adierazpideak eta diziplinak biltzen dituelako, sortzaileak eta hartzaileak harremanetan jartzen dituelako eta urtez urte euskarazko eta Euskal Herriko kulturaren sustatzaile izaten jarraitzen duelako.

Aurten, gainera, sorkuntzaren balioa eta sortzaileen lana nabarmendu nahi izan dituzte. Ideia horretatik abiatu da 61. edizioko iruditeria, kulturaren aniztasuna eta sorkuntzaren atzean dagoen lana irudikatzeko.

Andoni Beristainen proposamen bisuala

Andoni Beristain diseinatzaile, argazkilari eta arte zuzendariak sortu du Durangoko Azokaren 61. edizioko iruditeria. Proposamena bi ideiatatik abiatu da: euskal kulturaren aberastasunetik eta sorkuntza analogikoaren balioa aldarrikatzetik. Horretarako, kulturaren arlo desberdinetan erabiltzen diren objektuak jarri ditu irudien erdigunean, bodegoi desberdinen bidez diziplina eta sortzaile guztiei lekua egiteko. 

 


Laburrean

Non