Olaia Inziartek zuzeneko hurbila, intimoa eta zaindua eskaintzen du, espazio eta formatu desberdinetara egokitzen dena. Horren erakusgarria izango da IAK – Izaskun Arrue Kulturgunean emango duen kontzertua, oraingo honetan, formatu txikian eta akustikoan. Aukera ezin hobea azken urteotan gure eszenan gehien hazi den artistetako bat ikusteko; berrikuntza eta sentsibilitatea uztartzen dituen proposamen propioa finkatzen ari dena. Olaia Inziarteren musikan, euskara eta egunerokoaren hitzak dira erdigunea, zaurgarritasunaren indarra eta egiaren bilaketa etengabean aritzen.