"Gabriel Aresti Mug(H)arri"

Durango 2026(e)ko Abenduak 5
  • "Gabriel Aresti Mug(H)arri"

Joxan Goikoetxearen eskutik, Gabriel Aresti Mug(H)arri, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrak sustatutako sorkuntza eszenikoa, poeta bilbotarraren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko.

Elkarrekin musikaren, hitzaren eta kulturaren arteko harremana sarritan uztartu izan duten EusKameratako kideak lagun dituela, Arestiren figurarekiko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatuko digu Goikoetxeak lan honekin. Soinuzko sorkuntzaren eta hitz poetikoen arteko elkarrizketa garaikidearen bitartez, Gabrielen pentsamendua, estetika eta iruditeria ideologikoa biziberritzeko gonbita.

  • Joxan Goikoetxea: ideia, gidoia, zuzendaritza eta musika
  • Beñat Egiarte: ahotsa
  • Amaia Azkue: ahotsa
  • Xabier de Felipe: biola
  • Xabi Paya: errezitatuak 
durango.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Abenduak 5
  • Ordutegia18:00
  • LekuaSan Agustin Kultur Gunea
    San Agustinalde, 12
    Durango
    Web
  • Zenbatekoa6€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda San Agustin Kultur Gunea, Durango

Non