ZKZ Topaketa 2026 Jaialdia

Bilbao 2026(e)ko abenduaren 5(e)tik 2026(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • ZKZ Topaketa 2026 Jaialdia

Festival ZKZ Topaketak bederatzigarren edizioa beteko du 2026an, eta proposamen erakargarri batekin ospatuko dugu berriro. Aurten ere Bilbon mantenduko dugu formakuntza-eskaintza: diziplina ezberdinetako ikastaro trinkoak, publiko guztientzako tailerrak eta artistentzako aholkularitza kolektibo bat. Horrez gain, Bizkaian zehar zabaltzen gara, zazpi udalerritako antzokietan zirku-gala bat eginez.

Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, Festival ZKZ Topaketa hasiera batean sortu zen topagune izateko eta jatorri ezberdineko artisten arteko harremanak bultzatzeko, eta horrela, sektorea sendotuko zuten sareak eta zirkuituak sortzen laguntzeko. Hasiera-hasieratik gure inguru geografiko hurbilenarekin lotura estua izan du eta konpromisoa hartu du, hurbildu nahi diren guztiei besoak zabalduz.

ZIRKU-GALAK

Aurtengo jaialdian 7 zirku-gala izango dira. Zeremonia-maisu dibertigarri batek aurkeztuko ditu eta aho zabalik utziko zaituzten maila goreneko artista multzo bat izango dute.

Informazio gehiago eta sarrerak

 

IKASTARO TRINKOAK ETA ZIRKUKO TAILERRAK

Zirkozaurrek prestakuntzaren aldeko apustua egin du, zirkua profesionalizatzeko helburuaren funtsezko zati gisa. Jarduera pedagogikoak Bilbon izango dira abenduaren 5etik 12ra bitartean.

  • Festival ZKZ Topaketaren ‘26 programak diziplina ezberdinetako ikastaro trinkoak, familia osoarentzako tailerrak eta artistentzako aholkularitza kolektibo bat barne hartzen ditu.
  • Prestakuntzaren zatia Zirkozaurre, Gas plaza eta Bolsa eraikinean garatuko da.

Ikastaro trinkoei, tailerrei eta aholkularitza kolektiboari buruzko informazio gehiago eta izen-ematea.

 

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko abenduaren 5(e)tik 2026(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • LekuaMuskiz, Zalla, Balmaseda, Mungia, Santurtzi, Ermua, Leioa eta
    Bilbao
  • Info Gehiago
  • Ikusi agenda Bilbao

Non