Elkarguneak 2026: Podcast-a zuzenean: "Crítica cinematográfica: la subjetividad que crea comunidad (Kritika zinematografikoa: komunitatea sortzen duen subjektibotasuna)"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Abenduak 10
  • Elkarguneak 2026: Podcast-a zuzenean: "Crítica cinematográfica: la subjetividad que crea comunidad (Kritika zinematografikoa: komunitatea sortzen duen subjektibotasuna)"

Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara kultur proiektu feministaren hirugarren edizioa Ziudadelako Arma aretoan antolatuko da: lau saio izanen dira, bat hilabete bakoitzeko, irailaren 24tik abenduaren 10era bitarte.

Zikloa Iruñeko Udalak antolatzen du, eta Letraheridas programak eginen ditu komisario-lanak. Egitasmoak diziplina artistiko desberdinetako emakumeen arteko topaketak proposatzen ditu elkarrizketan aritu daitezen, eta gai batean aditua den emakume nafar bat arituko da bitartekari-lanetan. Horrez gain, zuzeneko podcast bat barne hartzen du zikloak. Hauek dira gonbidatu dituzten emakumeak: Regina López Muñoz eta Lucía Bahona itzultzaileak; Marta Echeverría, María Guerra eta Pepa Blanes kazetariak; Aloma Rodríguez idazlea; eta Samantha Hudson diziplina anitzeko artista, zeinak María Barrier eduki-sortzailearekin batera podcasta gidatuko baitu.

Saioak doan dira, leku guztiak bete arte, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

Abenduaren 10ean, azken proposamena: Crítica cinematográfica: la subjetividad que crea comunidad (Kritika zinematografikoa: komunitatea sortzen duen subjektibotasuna) izenburupean, saioan batera arituko dira Pepa Blanes Cadena Ser irratiko Kultura saileko burua eta María Guerra zuzendari eta La Sript zinemari eta eta telesailei buruzko bideo-podcastaren sortzailea. Bitartekaria Belén Galindo izanen da, La Información taldeko Komunikazio saileko arduraduna.

pamplona.es

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Abenduak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaZiudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Ziudadela, Pamplona/Iruña

Non