OFNI antzerki zikloa: David Espinosa: "Mi gran obra"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Abenduak 10
  • OFNI antzerki zikloa: David Espinosa: "Mi gran obra"

Antzerki handiaren paradigmei buruz hausnartzen duen ikuskizun mikroskopiko ezohikoa.

Planetako antzokirik handiena, 300 aktore eszenan, orquestra militar bat, rock banda bat, animaliak, autoak, baita helikoptero bat ere. Hori guztia eta gehiago eskaintzen digu David Espinosaren Mi gran obra lanak. Ñabardura txiki batekin: escala ez da 1:1. Maleta batean kabitzen da Espinosaren antzerkia, eta joan den denboraldiko ikuskizun errebelazioetako bat bihurtu da.

Politikariak, flamenkoak, suizidak, exhibizionistak, haurrak, prozesioak, ezkontzak… Hogei ikusleko hiru ilara baino ez dira egongo —azkenak prismatikoekin, xehetasunik ez galtzeko— Espinosaren artisau-bitxi honen saio bakoitzean. Proiektu kultural handien balioa zalantzan jartzeaz gain, aurrekontu handiekin apaingarriz beteta baina edukiz hutsik doazenak, bizitzaren bilakaera erakusten du gure begien aurrean.

Ikuskizuna amaitu ondoren, solasaldia izango da ikusleekin. 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Abenduak 10
  • Ordutegia18:00 + 20:00
  • LekuaKutxa Fundazioa Kluba
    Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera, 1. solairua)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa10 / 12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Kutxa Fundazioa Kluba, Donostia / San Sebastián

Non