Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bilbaoko Koral Elkartea
María Espada, sopranoa
Alberto Miguélez Rouco, kontratenorra
Juan Sancho, tenorra
Joan Martín-Royo, baxua
Coros participantes
Dirección/ Zuzendaria:
Mireia Barrera
Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta ”la Caixa”-k Bilboko 2026ko Mesias Partizipatiboa antolatu dute.
"La Caixa”-k antolatzen dituen kontzertu partizipatiboak esperientzia gogoangarria izaten dira. Koru-musikaren zale diren abeslariak eta nazioartean ospe handia duten orkestra, bakarlari eta zuzendariak elkartzen ditu errepertorio sinfoniko-koraleko betiereko obrarik gailenetako bat interpretatzeko.
Aurten, Bilboko 340 abeslari amateur baino gehiago elkartuko dira Euskalduna Jauregian, bertako eserlekuetatik Mesiasen koru-zatiak abesteko.
Hilabeteak eman dituzte elkarrekin entseatzen, eta, orain, proiektu musikal eta pedagogiko honi bukaera emateko unea iritsi da eta G. F. Händelen Mesias obraren bertsio partizipatibo zirraragarri bat entzuteko.