Niña Pastorik agertokietara itzuliko da bere azken lana aurkezteko: COLOR FANIA. Bertan, Fania Records diskoetxearen salsa klasikoak berrinterpretatzen ditu, bere flamenko-sustrai bereizgarriei eutsiz.
Bi kultura senidetu elkartzen dituen ikuskizuna da: musika latinoa eta flamenkoa, emozioaren, erritmoaren eta benetakotasunaren bidez.
Hiru hamarkadako ibilbidearen ondoren, artista gaditarrak bere izaera berritzailea berretsi du indarrez eta sentiberatasunez betetako zuzeneko emanaldi batekin. Ikuskizun berri hau bere hogeita hamar urteko ibilbidean sortutako klasikoekin eta musikaren munduan egindako bide oparoarekin batzen da.