Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte. Tailerrean Taxio Ardanaz eta Carla Filipe artisten proposamen artistikoetara hurbilduko gara ariketa ezberdinen bitartez.
Argazkien, prentsaren eta artxiboko beste elementu batzuen bidez, Carla Filipe eta Taxio Ardanaz artistek gure historia berriena ikertzen dute, gure oraina hobeto ulertzeko.
Nola ezagutu eta uler dezakegu gure iragana?
Lantegian zehar, kartel eta pankarten estetikan oinarrituz, formatu handiko karteletan leloak sortuko ditugu. Artearen bidez gure ideiei ahotsa emateko gune bat izango da.
Datak:
Uztailak 18
Abuztuak 29
Irailak 12
Collage lantegia.
Saio hauetan, Carla Filipe eta Taxio Ardanazen unibertso sortzailetik abiatuta, forma, testura, kola, kolore eta ehundurekin jolastuko dugu elkarrekin lan bat eraikitzeko.
Datak:
Azaroak 21
Abenduak 12
Oharra: Lantegi hauek familian parte hartzeko direnez txikiak helduren batekin batera etorri behar dira. Izen ematea parte hartzaile GUZTIEK bete behar dute (txiki zein heldu).
Lantegia aurrera eraman ahal izateko, gutxienez bi famiilien parte-hartzea beharko da.