Cristobal Balenciagak gorputza eraldatzen du bolumenaren bidez. Globo, zaku, tunika edo baby doll silueta ikonikoek forma berriak sortzen dituzte, gorputzaren eta ehunaren artean sortzen den espazioarekin jolastuz.
Itzalak tailerrean, sortzailearen silueta horietako batzuetara hurbilduko gara, haren bolumenekin eta formekin esperimentatzeko. Itzal txinatarren antzerkian inspiratuz, argiarekin eta mugimenduarekin jolastuko gara geure siluetak sortzeko eta proiektatzeko, jantziak gorputza eta inguruko espazioa nola eralda ditzakeen deskubrituz.
Publikoa: 5 eta 11 urte bitarteko adin txikikoak dituzten familiak.
Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).
Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.
Informazioa eta erreserbak: didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com / 943 00 88 40
Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, abenduak 10 (14:00ak arte), egongo da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.