"Lutxi eta zuhaitza"

Aramaio 2026(e)ko Abenduak 13
  • "Lutxi eta zuhaitza"

1987an, Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian, hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETAkidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Urigoitiaren familiaren abokatuaren eta kasuko forentsearen bidez eraikitako narrazio honetan, auziak izan zituen kontraesanak eta zalantzak aletzen dira. Zuhaitzak, dokumental honetan, memoria oso baten premia ordezkatzen du, ez ordea memoria bakarrarena.

  • Zuzendaritza: Lander Garro.
  • Ekoizpena: Aurrera Begira Elkartea, Ontime, Naniano (Ion Collar), Irudikate.
  • Gidoia: Lander Garro.
  • Argazkia: Ander Salsamendi.
  • Musika: Olmo Cascallar, Moby.
  • Muntaketa: Lander Garro.
  • Aktoreak: Olaia Aguayo, Xabi “Jabato” Lopez, Alain Lersundi, Joserra Fachado, Aitor de Kintana, Garazi Urkola.

 

Lander Garro

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Abenduak 13
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAramaioko Kultur Etxea
    Nardeaga 36
    Aramaio
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Aramaioko Kultur Etxea, Aramaio

Non