17 urte geroztik, Euskal Herriko artista eta talde garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Izaro eta Janus Lesterrekin. Euskal Herriko areto nagusietan ez ezik, Espainiar Estatuko eta nazioarteko jaialdi eta aretoetan ere aritu da.
Zuzenekoetako pianista izateaz gain, sorkuntza-prozesuetan parte aktiboa izan da beti: piano-arregloen idazketa, kantuen egituraketa, moldaketa eta ekoizpen lanetan aritu da. Esperientzia horiek guztiek bere lan propioa sortzeko beharra piztu dute.
Testuinguru horretan sortu da Ez gaude hemen, bere bakarakako lehen proiektu pertsonala. Bederatzi kantuz osatutako disko honek barne-bidaia intimo bat proposatzen du, pianoa narratzaile nagusi bihurtuta. Gizartearen etengabeko estimulu eta distrakzioen aurrean, barne-espazio baten bilaketa poetikoa planteatzen du lanak, entzuleari gertutasunez eta sentsibilitatez zuzendutako proposamen baten bidez.