HELIOS-One Health Living Lab: osasuna, ingurunea eta komunitatea konektatzeko

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Abenduak 17
  • HELIOS-One Health Living Lab: osasuna, ingurunea eta komunitatea konektatzeko

Donostia Sustainability Forum esparruan antolatutako hitzaldia. Forua UIKk antolatzen du, eta Donostiako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak bultzaten dute.

Osasunarekin, giroarekin eta komunitateen ongizatearekin zerikusia duten gaur egungo erronkak konplexuak dira eta elkarrekin estuki lotuta daude. Helios-OHLL Plentziako badiaren eta Butroeko estuarioaren inguruan garatu da, eta ikertzaileen, administrazio publikoen, gizarte zibilaren, sektore pribatuaren eta ingurune naturalaren arteko lankidetzarako espazio gisa planteatzen da.

One Health ikuspegia eta Living Lab delakoen metodologia uztartzen ditu testuinguru erreal batean. «Helize boskoitzaren» ikuspegia hartu da hura kontzeptualizatzeko: akademia, administrazio publikoa, herritarrak eta gizarte zibila, industria eta ingurumena. Hala, ezagutza, interes eta gaitasun desberdinak dituzten eragileen arteko lankidetza bultzatzen da...


Hizlariak
Oihane Diaz de Cerio Arruabarrena. EHUko Zoologia eta Animalien Biologia Zelularreko irakasle agregatua eta Plentziako Itsas Estazioko (PiE-EHU) ikertzailea.
Olga Hernandez Manrique. Doktoretza osteko ikertzailea Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroan.

Eva Caballero kazetariak hizlariekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan.


Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak, unibertsitarioak ez diren ikasleak, irakasleak, profesionalak.

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Abenduak 17
  • Ordutegia18:00-18:45 (presencial/online)
  • LekuaBesteak - Besteak
    Donostia / San Sebastián
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non