"Herencia"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Abenduak 17
  • "Herencia"

Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du. Dena gaueko ordu txikitan gertatzen da Javi eta Aliciaren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsipenez saiatuko dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten.

Kulunka Teatroren Herentzia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misterioan barrena. Eta baita, beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko saiakera ere. Thriller egitura duen tragedia garaikidea da Herentzia. Galdera bat du ardatz: Nola kudeatzen da ulertezina dena?

Herentzia antzezlanak gaueko bidaia kezkagarri batean murgiltzen gaitu, non errealitatea eta irudimena nahastu egiten diren, familiaren eta memoriaren pisua zein beldurrak mundua ikusteko dugun modua nola eraldatzen duen aztertzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Kulunka
  • Zuzendaritza: Rolando San Martín, Iñaki Rikarte
  • Testua: Iñaki Rikarte
  • Antzezleak: Isidoro Fernández, Aizpea Goenaga, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte
  • Musika-koonposizioa eta soinu-gunea: Luis Miguel Cobo
  • Argiztapen diseinua: David Bernués

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026-27ko Neguko Programazioaren parte da.


Laburrean

Non