Sarrerak IBIL BEDI (Bilboko Kafe Antzokia)

Bilbao 2026(e)ko Abenduak 17
  • Sarrerak IBIL BEDI (Bilboko Kafe Antzokia)

Abenduaren 17an, IBIL BEDI taldeak disko berria aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian.

Talde gisa zazpi urte betetzeak atari berezi batean kokatu gaitu. Atzera begiratu eta zapaltzen dugun lurra uneoro aldatzen ari dela onartzeko unea da. Berezko bulkada inozente gisa hasi zena gero eta kontzienteagoa zaigu. Bi ahoko labana da kontzientzia: sosegua ematen digun bezala, aipatutako inozentzia ere lapurtu digu hein batean.

Arlo musikalari dagokionez, soinu organikoen atzetik segitzen dugun arren, heldutasunaren paradoxak ere leher egin digu esku artean: lehenago nahi gabe harrapatzen gintuen naturaltasunak eskapo egiten digu orain eta bere atzetik gabiltza, harrapatu nahian. Kasualitateak kausalitate bihurtu dira...

  • Amets Aranguren Arrieta ahotsa, saxoa, pianoa
  • Eder Escalera Llorente bateria, perkusioa
  • Javier Larrañeta Iribarren baxua, koroak
  • Ibai Osinaga Gogorcena ahotsa, gitarrak
  • Areta Senosiain Elorza biolina, pianoa, koroak

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abenduak 17
  • Ordutegia21:30
  • LekuaBilboko Kafe Antzokia
    Done Bikendi, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa15 € (AGORTUTA)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao

Non