"Don Juan"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Abenduak 18
  • "Don Juan"

Zaragozan sortu zen LaMov konpainia 2008an, Víctor Jiménezen zuzendaritzapean, eta lengoaia neoklasiko eta teknikoa du bereizgarri.

Nor da Don Juan, LaMov konpainiak Don Juanen istorioa kontatzen digunean? Maitasun sutsuaz ari al gara? Betiereko maitasunaz? Maitasun erromantikoaz?

Ikuskizunak mugimendu-partitura bihurtzen du istorioa. Maitasunaren, pasioaren, erotismoaren eta damuaren paradoxak aztertzen ditu, baita zeruaren, infernuaren eta purgatorioaren arteko dualtasuna ere.

LaMov konpainiaren Don Juan ikuskizunean pertsonaia inperfektuak ikusiko ditugu; euren buruarekin bat egingo dute soilik beren arimak bakardadean, damuan eta betikotasunean korapilatzean. Dantzarien mugimenduen bidez maitasun- eta heriotza-istorio bat ikusiko dugu, pasioz, askatasunez eta erotismoz betea.

Une dinamikoak eta leherkorrak daude ikuskizunean, tarteka muturrekoak eta infinituak. Eta aldi berean, pentsakor eta nostalgiko utziko gaituzten une hunkigarriak ere bai. Intrigaz eta ekintzaz, dueluz, kaleko borrokaz eta apustuz beteriko ikuskizuna. Krimenak ilargipean eta misterioa kaleetan.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: LaMov
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
  • Zuzendaritza laguntzalilea: Mattia Furlan
  • Dantzariak: Paula Rodríguez, Imanol López, Daniel Romance, María Bosch, Fermín López, Ainhoa Fernández, Pilar Domingo, Daniela Rodríguez, Mara Solans
  • Musika: Jorge Sarnago

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026-27ko Neguko Programazioaren parte da.


Laburrean

Non