Kutxa Fundazioa Kluba 10 urte: Sara Zozaya + Amorante + Gartxot

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Abenduak 18
  • Kutxa Fundazioa Kluba 10 urte: Sara Zozaya + Amorante + Gartxot

Kutxa Fundazioa Klubak gaualdi berean bilduko ditu hiru artista, oso profil desberdinekoak baina nortasun artistikoaren eta soinu-esperimentazioaren aldeko apustu garbia egiten dutenak: Sara Zozaya, Amorante eta Gartxot.

Sara Zozaya donostiarrak bere azken proiektua aurkeztuko du, Attä, pop esperimentalaren, elektronikaren eta euskal tradizioaren arteko mugak arakatzen jarraitzen duen proposamena. Berarekin batera arituko da Amorante, euskal musika-eszenako proposamen sailkaezin eta aitortuenetakoa. Gartxotek osatzen du kartela, eta Bizirik gaude aurkeztuko du, gertutasunetik eta zintzotasunetik eraikitako lana. Ahotsaren eta gitarraren bidez, musikariak 2023tik 2025era bitartean konposatutako abestietan jasotako emozio, esperientzia pertsonal eta bizi-hausnarketetan barrena ondutako errepertorioa proposatzen du. 

Ekitaldi hau Kutxa Fundazioak antolatu duen programazio bereziaren parte da Kluba aretoaren hamargarren urteurrena dela eta. Kluba, Gipuzkoako programazio eszenikorako erreferentziazko espazio gisa finkatu da.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abenduak 18
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKutxa Fundazioa Kluba
    Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera, 1. solairua)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa15 / 18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Kutxa Fundazioa Kluba, Donostia / San Sebastián

Non