Reala Zuzenean Comedy jaialdia 2026ko abenduaren 18tik 2027ko maiatzaren 21era egingo da.
Reala Zuzenean Comedy jaialdiak bosgarren edizioa ospatuko du, eta abendutik maiatzera umorez beteko du berriro Anoeta. Zazpi umoregilek, bost ikuskizunek eta komedia ulertzeko hainbat moduk osatuko dute Real Sociedadeko bakarrizketa-zirkuituaren denboraldi berria.
Ikuskizunez gozatzeaz gain, ikusleek umorea eta gastronomia uztartzeko aukera izango dute Anoetan. Estadioko ateak eta tabernak emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago irekiko dira. Ekitaldietan, Keler babesle nagusiak eta Mundukuona erakunde laguntzaileak beren produktuak eskainiko dituzte ostalaritza-guneetan.