Amarauna 2026: "Baztertutako objektuen ahotsa"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Abenduak 19
  • Amarauna 2026: "Baztertutako objektuen ahotsa"

Abenduaren 19an, larunbata, 17:00etan
Baztertutako objektuen ahotsa, Tunipanea (kontzertua). 60 min

Baztertutako objektuen ahotsa erakusketa baten eta kontzertu baten arteko erdibideko saio bat da, erakustzertu bat! Tunipanea asmatzaile eta artistaren eskutik, material ezohikoekin (altzarien hankak, latak, tresna elektronikoak...) egindako askotariko musika-tresna esperimentalen bilduma baten soinuak aurkitu, ikusi eta entzun ahal izango ditugu.

Zientzia, artea eta beste kultura batzuk ezagutzea proposatzen du ikuskizunak, soinuarekin, musikarekin eta dinamika parte-hartzaileekin egindako zuzeneko esperimentuen bidez.

Jonathan García Lana / Tunipanea (Belgika, 1985) Bilbon bizi da, han baitu estudioa 2010. urteaz geroztik. EHUko Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko master batekin, elektronikarekin, robotikarekin, soinuarekin, artisau-teknikekin eta ekoizpen digitaleko teknikekin lotutako beste prestakuntza tekniko batzuekin osatzen du bere interes artistikoaren arloa. Musika-tresna hibridoak diseinatu eta eraikitzen ditu, jatorri tradizionaleko nahiz garaikideko ideiak, formak eta baliabideak nahastuz. Praktika hori musikako tresnagintza esperimentalaren eremuan kokatzen da.

6 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela. Euskaraz eta gaztelaniaz 

Haurrentzat (adina ikuskizun bakoitzean ziurtatu), heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

artium.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Abenduak 19
  • Ordutegia17:00
  • LekuaArtium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan (erreserba)
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

Non