MASKAK + GERE

Azpeitia 2026(e)ko Abenduak 19
  • MASKAK + GERE
  • MASKAK + GERE

Abenduraren 19an, Maskak eta Gere taldeak Azpeitiko San Agustin Kuturgunean arituko dira zuzenean.

 

Maskak

Maskak, musika proiektu bat da, 2021ean «Kakolak» izenarekin hasi zena. Kakolak, Itsasuko eta Bidarriko lagun taldeak, urte betez, Euskal Herriko bestak animatu ditu, euskal eta nazioarteko Rock musika batzuk interpretatuz.

Gaur egun, Maskak taldekoak, musikaren maitale amorratuak gira, egun batez euskaraz idatzitako album bat sortzearen ideia eroa ukan dutenak. Euskara gure eguneroko bizitzaren parte handi bat da eta garrantzitsua atxeman dugu gure testuetan eta musiketan defendatzea. Kantu bat konposatzen hasi ginen, ondotik bi, eta denborarekin, 12 kantu egin eta grabatzera iritsi gira. Gure ingurukoek gidatuta, gure ametsa errealitate bihurtu da. Gure asmoa proiektua ahalik eta urrunen eramatea da, Euskal Herriko bazter guzietako eszenak inarrosiz. 

Laukoteak 2024an kaleratu zuen bere lehen albuma, Buruz buru izenekoa. Taldea bueltan da Ziklikoa izeneko lan berri batekin desanso bat egin ondoren. 

 

Gere

GERE - Iñaki Gereñu (Peachy Joke) eta Lander Zalakain (Belako) elkartzen dituen proiektua da: synthwave euskalduna eta melankolia elektronikoa uztartzen dituen taldea.

Sintetizadore analogiko zein digitalak, gitarra, ahots prozesatuak eta erritmo dantzagarriak oinarri hartuta, GEREk bere unibertso propioa eraiki du, Blade Runner, Drive, Tron edo Stranger Things bezalako munduekin bat eginez: neoi-argiak, itzalak, synthwave-a, abiadura eta haize hotza.

Kantuak etorkizunera begiratzen duten melankolia batetik sortzen dira.

kulturaz.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abenduak 19
  • Ordutegia22:00
  • LekuaSanagustin Kulturgunea
    Plaza Nagusia, 5
    Azpeitia
    Web
  • Zenbatekoa13 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia

Non