Sarrerak NEOMAK (abenduak 19 - Errenteria)

Errenteria 2026(e)ko Abenduak 19
  • Sarrerak NEOMAK (abenduak 19 - Errenteria)

Neomak taldeak Lazturak Orbain azken diskoa aurkeztuko du.

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua da Neomak, tradizioaren eta soinu berritzaileen arteko nahasketatik sortu zena, 2021ean. Lehenengo diskoa kaleratu ostean, biran ibili dira hara eta hona, Euskal Herriko hainbat txokotan ez ezik, baita atzerrian ere: Japonian, Hego Korean, Boisen eta Georgian, hain zuzen. Geroztik, taldeak eboluzio nabarmena izan du, bai musikalki, baita formatuari dagokionez ere.

Taldearen jatorrizko esentzia mantenduta baina soinu berriei aterik itxi gabe, Lazturak Orbain izeneko diskoa kaleratu berri dute: aldaketak, hausturak, barne-beldurrak… guztiak onartu eta horietatik abiatuta unibertso musikal berri bat sortzea da asmoa.

  • Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegui Lasarte (ahotsa, panderoak)
  •  Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe (ahotsa, trikitixa, panderoak)
  •  Etxahun Urkizu Arsuaga (bateria)
  • Eider Villalba Arrieta (teklatuak, koruak)

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abenduak 19
  • Ordutegia20:00
  • LekuaLekuona Fabrika
    Av. Ugarritza, 1,
    Errenteria
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Lekuona Fabrika, Errenteria

Non