"3 elementu – Hodei Magoa – 17:30"

Urnieta 2026(e)ko Abenduak 22
  • "3 elementu – Hodei Magoa – 17:30"
  • "3 elementu – Hodei Magoa – 17:30"

Antolakuntzak jakinarazten du:

360ºko Murgiltze-Esperientzia
Espazio mugatuan, gertuko giroan, magia ez da soilik ikusten…sentitu ere egiten da.

Edukiera: 40 pertsona saio bakoitzeko
Gomendatutako adina: + 7 urte

Sinopsia

Jaio, hazi, ikasi… eta bidean galdu egiten ditugu.
3 Elementu: sormena, kuriositatea eta pasioa.
Haurtzaroan hegan egiten uzten diegu; helduaroan, berriz, hegoak mozten dizkiegu.

Irudimenez, fantasiaz eta harriduraz beteriko kontakizun eszenikoa. Gaur garen horretara eraman gaituzten 3 Elementuak zeharkatzen dituena, non ilusionismoa aitzakia bihurtzen den oroimenari eta partekatutako bizipenei leiho bat irekitzeko.

Eguneroko zaratatik urrun, topaketa intimo bat; paper txiki bat, txirrin bat eta artilezko bola bat besterik behar ez den lekua, istorioak kontatzeko, hunkitzeko eta hausnarketarako gonbita egiteko.

Fitxa artistikoa

Egiletza, zuzendaritza eta antzezpena: Odei Domingo
Jantzitegia: Harilan.
Cía Mago Hodei Magoaren ekoizpena.


Laburrean

Non