Organo Kontzertuak Zikloa 2026: "Etorkizuneko talentua. Max Reger erronka. Musikene"

Bilbao 2026(e)ko Azaroak 22
  • Organo Kontzertuak Zikloa 2026: "Etorkizuneko talentua. Max Reger erronka. Musikene"

Euskalduna Bilbaok eta Musikenek (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) abian duten lankidetza-hitzarmen emankorrari jarraituz, azaroaren 22ko kontzertua etorkizuneko talentu handien erakustoki eta gune pedagogiko bilakatuko da. Ekimen honek helburu bikoitza du: alde batetik, Musikeneko organo ikasle bikainenei profesionalizaziorako bidean laguntzea; eta, bestetik, gure Karl Schuke organoaren ezaugarri apartak belaunaldi berrien eskura jartzea. 

Kontzertu honek XIX. mendeko organo musikaren bilakaera erakusten du, Europa mailako eskola eta estilo ezberdinak uztartuz, Felix Mendelssohn, Louis Vierne, Josef Rheinberger eta Fritz Kreisler bezalako konpositoreen bidez. Programa honek ibilbide musikal anitza proposatzen du, garaiko hizkuntza eta estetika desberdinak elkarren ondoan jarriz eta organoaren errepertorioaren aberastasuna agerian utziz. Amaieran, Max Reger-en presentziak erronka berezia suposatzen du, bai bere idazkeraren konplexutasunagatik, bai interpretazioak eskatzen duen maila tekniko eta artistikoagatik.

Ikasketen ikuspegitik, saio honek balio pedagogiko kalkulaezina du gazte hauentzat. Ohiko ikasgelatatik edo eliza txikiagotatik atera eta Euskalduna Jauregiak eskaintzen duen bezalako Auditorium handi baten jotzeko aukera paregabea izango dute. Bertako akustikan, dimentsioetan eta 5.390 tutuko "munstro" honen kontsola mugikorrean lan egiteak erabat zabalduko du honen prestakuntza, etorkizuneko ibilbide profesionalerako esperientzia ahaztezina eta erabat aberasgarria eskainiz.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 22
  • Ordutegia19:30
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa18,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non