Butaka Txikia 2026-2027: egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko abenduaren 26(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 4(e)ra
  • Butaka Txikia 2026-2027: egitaraua

Gabonak Vitoria-Gasteizko auzoetara iritsiko dira 2026-2027 Butaka Txikiaren programazioarekin. Haurrentzako eta familientzako 8 ikuskizun izango dira, 11 saiotan banatuta, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, hiriko gizarte-etxeetan.

  • Salmentak berak ere aldaketak izango ditu, sistema informatikoaren gaineko presioa murrizteko, salmenta bi egunetan egingo baita. Abenduko ikuskizunetarako sarrerak abenduaren 11n jarriko dira salgai, 08:30ean, eta urtarrilekoak abenduaren 14tik aurrera egongo dira eskuragarri, horiek ere 08:30ean.

Era berean, obrak haurrei eta familiei zuzenduta dauden arren, bakoitza adin-tarte jakin baterako gomendatzen da, 1 urtetik 12 urtera arte. Aurten, gainera, berritasun gisa, publiko guztientzako ikuskizun bat gehitu da.

Edizio honetako proposamenek arte eszenikoen hainbat genero hartzen dituzte: antzerkia, txotxongiloak, dantza, zirkua, magia, keinu-antzerkia, zuzeneko musika, clowna eta ikusizko eta soinuen arteak. Gaiei dagokienez, Butaka Txikiak hainbat gairi buruz hausnartzera gonbidatuko du publikoa: jolasaren garrantzia, adiskidetasuna eta familia, bizitzaren zikloa, kultur ondare immaterialaren aberastasuna, teknologiaren eta sare sozialen erabileraren eragina, hazkunde pertsonala, desberdinak izatearen edertasuna edo maitasuna

Egitaraua: 


Laburrean

  • Mota Jaialdia (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko abenduaren 26(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 4(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non