LABO GEOren hirugarren edizioa. Gorputza eta Ondarea / Cuerpo y patrimonio irailaren 26an eta 27an iritsiko da Larraulera eta Alkizara, hurrenez hurren, kaleko ikuskizunak eta herritar guztiei irekitako tailerrak konbinatuko dituen dantza garaikideko programazioarekin.
Proiektuaren helburua da dantza eta praktika artistiko garaikideak Gipuzkoako landa eremuko udalerrietara hurbiltzea, sorkuntzarako espazio berriak eta publiko berriak sortuz hirigune nagusietatik kanpo. Ekimenak, gainera, kulturaren, ondarearen, paisaiaren eta komunitatearen arteko elkarrizketa ezarri nahi du, proposamen eszenikoak haiek garatzen diren ingurunean integratuz.
Hirugarren edizio honetako programazioak askotariko proposamenak bilduko ditu, lengoaia garaikide eta esperimentaletatik hasi eta sustraiekin eta tradizioekin lotutako piezetaraino. Udalerri bakoitzean hiru konpainiaren hiru dantza-pieza aurkeztuko dira, bai eta publiko orori zuzendutako ordubete inguruko tailer bat ere. Tailerrak eta ikuskizunak sarrera libre eta doakoak izango dira.
Larraul, irailaren 26an
Jardunaldia 10:00etatik 11:00etara hasiko da, Oihana Vesgaren Iada bazegoen dantza tailerrarekin. 12:00etatik aurrera hiru ikuskizun izango dira:
Alkiza, irailaren 27an
Igandean, 10:00etatik 11:00etara, Asier Zabaletak Hitz gabe, esan tailerra emango du. 12:00etan emanaldiak hasiko dira:
Hirugarren edizio honekin, LABO GEOk natura, ondarea eta dantza garaikidea batzen ditu berriro, Larraul eta Alkizako landa inguruneak eszenatoki gisa aprobetxatuz hizkuntza artistiko berriak publiko ezberdinetara hurbiltzeko.