2016an ‘The Primitals’ sortu zuten gogo ulertezinetatik datorkigu orain sistemaren ertzetako bizitzari buruzko komedia musikal hau. Elitearekin harremanak izatetik zubi baten azpian lo egitera. Miseriatik jet set-era. Atzo ostrak jaten; gaur ostrakismoan. Yllana eta Primital Brothers berriro elkartu dira teknologia mitologia berria dela esateko, eguneroko bizitza zoramen hutsa dela erakusteko, barrea sakratua dela aldarrikatzeko eta a cappella kantua gizatasunarekin lotzen gaituen aingura dela gogorarazteko.