Bele

Hernani 2026(e)ko Abenduak 30
  • Bele

2024ean Herrari izeneko lehen albuma argitaratu, eta 2025an zehar korista eta gitarrajole gisa Fermin Muguruzarekin nazioarteko biran egon ostean, Lide Hernandoren Bele proiektua bueltan da lan berri batekin.

Muturrez Zerura, Beleren bigarren albuma, 80. hamarkadako gau ero bat eta horren osteko etxerako buelta melankolikoa da. Zortzi abestitan zehar (edo hobe esanda, intro bat, sei abesti eta bonus track bat), Belek musika beltzarekiko duen interesa eta maitasuna arakatzen jarraituko du, lehenbiziko diskoan nabarmentzen zen r&b-tik eta souletik aldendu, eta 80ko disco, funk eta dance elektronikoetara bidaiatuz. Dantza negarrez ere egin daitekeelako. Zeren drama dantzarekin uxatzen ez duenaz, ez da fio. Dantzalekuak sutan jartzeko intentzio argiz datorkigu Bele oraingoan, Euskal Herrian odol hotzekoak ez garela frogatu nahian.

Lide Hernando: ahotsa eta kitarra

Iñigo Etxarri: bateria eta ahotsa

Maria Antunez: baxua eta gitarra

Sara Alonso: teklak eta sinteak 

Zutik


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abenduak 30
  • Ordutegia22:00
  • LekuaBiteri Kultur Etxea
    Nafar kalea, 18
    Hernani
    Web
  • Zenbatekoa8,5€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Biteri Kultur Etxea, Hernani

Non