Mikel Urdangarin: "Mundua Eder"

Tolosa 2027(e)ko Urtarrilak 2
  • Mikel Urdangarin: "Mundua Eder"

Urtea musikaz hasteko hitzordu berezia izango da urtarrilaren 2an Tolosako Leidor Antzokian. Mikel Urdangarin banda osoarekin igoko da oholtzara, bere zuzenekoaren indar eta aberastasun guztia erakusteko.

Hiru hamarkadatik gorako ibilbidean, Mikel Urdangarin euskal musikaren ahots esanguratsuenetako bat bihurtu da. Bere kantuek poesia, emozioa eta begirada propioa uztartzen dituzte, eta zuzenekoan are indar handiagoa hartzen dute, urteetan bidelagun izan dituen musikariekin batera.

Kontzertu honetan, bere ibilbide luzeko kantu esanguratsuenek bat egingo dute azken laneko, Mundua eder, piezekin. Iragana eta oraina elkarrizketan, publikoarekin partekatzeko pentsatutako errepertorio zabal eta zaindu batean.

Banda osoaren formatuak beste dimentsio bat ematen die kantuei: ñabardura gehiago, intentsitate handiagoa eta musikarien arteko konplizitateak soilik eman dezakeen sendotasuna.

Urte berria musikaz, emozioz eta kantu handiez hasteko aukera paregabea.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko Urtarrilak 2
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLeidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
    Web
  • Zenbatekoa25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Leidor Aretoa, Tolosa

Non