2006an taldea desegin zen 2017an berriz bueltatzeko (oraingoan boskote moduan taldean parte hartutako kide guztiak taula gainean bilduta). Itzulera horretan kontzertu gutxi batzuk baino ez zituzten eman aretoak lepo bete zituzten hasierako jarraitzaileen poza eta gozamenerako.
BALAK AIREAN PI L.T. taldearen 20 urteko geldialdi baten ostean kaleratu zuen lehen kantu bilduma da. Indarra, melodia, sendotasuna, eklektikotasuna eta jakin-mina aurkitu dezakegu lan honetan 20 urteko jakinduri metatuak ematen duen gehigarriarekin.
Balak airean dabiltza.