PEDAGOGIAREN HARIETATIK
DINAMIZATZAILEA: Mireia Delgado Expósito
EUSKARAZ
HELBURUAK. Pedagogiaren inguruko gaiekiko interesa duten pertsonak.
Ordutegia: 17:30
Iraupena: 90 minutu
Urritik maiatzera (astelehenak)
Pedagogia kritikoaren habeak eta zimenduak kontuan harturik, hezkuntza-praktika aztertzeko eta hausnarketa kolektiboak josteko espazioa (eta atmosfera) sortzea da ekintza honen helburua.
Askotariko irakurgaiek osatzen dute bibliografia proposamena. Saiakera pedagogikotik, poesia garaikideraino: albumak, aldizkari zientifikoak, eleberria, gizarte zientzietako gaiak, ezkutuko pedagogoak...
Saio bakoitzean landuko dugun bibliografiaz gain, saiorik saio liburu gehiago izango ditugu eskuartean, eta liburuen arteko elkarrekintzak ere proposatuko ditugu.
Saio aproposa da irakurtzeko ohitura dutenentzat zein ez dutenentzat. Plazera motorra izanik, lan sakona egiteko aukera. Nork berea, baina elkarrekin. Denok batera, baina norberarentzat.
Saioen egutegia