"Las amistades peligrosas"

Bilbao 2027(e)ko urtarrilaren 15(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 17(e)ra
  • "Las amistades peligrosas"
    Argazkia: Javier Naval
  • "Las amistades peligrosas"
    Argazkia: Javier Naval
  • "Las amistades peligrosas"
    Argazkia: Javier Naval

Maitasuna arma bihurtzen da botere-, manipulazio- eta desio-jokoaren barruan.

Christopher Hamptonen antzezlana da Las amistades peligrosas, Choderlos de Laclosen izen bereko eleberrian oinarritua. Eleberria 1782an argitaratu bazen ere, gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu: nagusikeria, onespena edo diruak nola lortzen duen, zoritxarrez, ia dena erostea. Antzezlanak erakusten du nola klaserik boteretsuenak gai diren gutxien dutenekin inpunitate osoz jolasteko, eta nola sexuak eta jabe izateko beharrak gidatzen dituzten, askotan, gure bizitzak. Sentimenduen manipulazioa eta maitasuna arma gisa erabiltzea gaur-gaurko gaiak dira, XVIII. mendean ziren bezalaxe. Horrela, gertatu denaz eta gertatzen ari denaz hitz egiten du lan honek.

Valmont eta Merteuil, protagonistak, bi pertsonaia liluragarri eta «galga moralik gabeak» dira —Jean Paul Sartrek definitu zituen bezala—. Alderdi askotan ez dira gehiegi urruntzen egungo hainbat pertsonarengandik —hor ditugu, esaterako, Jeffrey Epstein eta Ghislaine Maxwell, azken urteetan eskandaluz eskandalu dabiltzan bi pertsona ospetsu aipatzearren—

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Christopher Hampton.
  • Moldaketa: Curro Novallas, David Serrano.
  • Zuzendaritza: David Serrano.
  • Antzezleak: Roberto Enríquez, Pilar Castro, Ángela Cremonte, Carmen Balagué, Ivan Lapadula, Lucía Caraballo.
  • Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez-Cornejo.
  • Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez-Cuerda.
  • Jantzien diseinua: Elisa Sanz.
  • Soinuaren diseinua: Luis Miguel Cobo.
  • Ekoizpena: Producciones Come y calla.

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaProducciones come y calla
  • Data 2027(e)ko urtarrilaren 15(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 17(e)ra
  • OrdutegiaOstirala 19:30 / Larunbata eta igandea 19:00
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa14 / 26 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non