Enperadorearen armairua arropaz beteta dago, eta, hala ere, enperadorea inoiz ez dago pozik bere jantziekin. Egonezin hori baretzeko, Inperioko aholkulariak deialdi bat egingo du: jostun eta sastreek beren diseinuak aurkeztu beharko dituzte ordainsari handi baten truke. Jantzi horrek, baina, ezberdina izan beharko du: bakarra, fantastikoa eta zoragarria.
Albistea atzerriraino helduko da. Badaude bi sastre traje oso bereziak egiten dituztenak. Traje horiek inork inoiz imajinatu ez dituen ezaugarriak dituzte.
Fitxa artistikoa: