La Sinsorgak jakinarazten du:
Zer gertatzen da gorputzak eusten ikasten duenean, lotsa desioaren gainetik jartzen denean eta bizi garen lekuek sentitzeko dugun modua baldintzatzen dutenean? Zero Potasio autofikziozko pieza bat da, antzerki garaikidearen, clownaren eta umorearen bidez sustraigabetzea eta Kanariar Uharteetako eta Euskal Herriko bizitzak eragindako kontraesanak aztertzen dituena. Andrea Aristondok bere historia propioa zeharkatzen du haurtzaroaz, identitateaz, errepresio emozionalaz eta plazera, berezkotasuna eta barregarri geratzeko beldurrik gabe adierazteko askatasuna berreskuratu nahi duen gorputzarekiko harremanaz hitz egiteko.
Probokazioa, mugimendua eta zaurgarritasuna uztartzen dituen proposamen eszeniko honek galdera hauek planteatzen ditu: zenbateraino baldintzatzen gaituzte hazi garen lekuek? Eta zer behar dugu berriro etxean bezala sentitzeko? Emanaldiaren ondoren, artistarekin hitz egin ahal izango dugu.