Iker Galartza, Joseba Usabiaga eta Alazne Etxeberria dira On puskak antzezlaneko protagonistak.
Gabonak ate joka datoz. Bi lagunek hitzordua egin dute herriko antzoki aurrean, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Urtero, Urte Zahar egunean, bertan elkartzen dira San Migel aingerua eta Satan deabruaren arteko “antzezlana” egitera. Satanen pertsonaia egin behar duenak aurten ezingo du; apelazio-helegite bat galdu du eta espetxe zigorra bete beharko du. Lagunari, Satanen paperean ordezka dezala eskatu dio, baina asko kostatzen zaio gaiztoaren plantak egitea. Satan on eta sinesgarri bat jendaurrean antzezteko ezinbestekoak diren baliabide eta trikimailuak erakutsi beharko dizkio.
Fitxa artistikoa: