"Metábasis"

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko Urtarrilak 30
  • "Metábasis"
  • "Metábasis"

Cia LaEle art-en Metábasis (antzinako grekoa, “trantsizioa”) eraldaketa baten ibilbidea da. Aldatzen gaituzten une horietara eginiko bidaia bat da; badirudi oroimenak agerian uzten duela atzean uzten dugunaren eta irauten duenaren arteko bizikidetza delikatua. Metábasis ikuskizunak eraldatzearen edertasuna ospatzen du: izateari utzi gabe aldatzearena.

Zirkua eguneroko gorputz-mugimenduaren mugak lausotzeko tresna gisa baliatuz, eta Bauhaus mugimenduaren indar bisuala eta mugimendu-lengoaia erreferentziatzat hartuta, gorputzak askotariko objektuekin interakzioan sortzen dituen adierazpen-aukerak aztertzen ditu. Eszena-unibertso honetan kontrakoen arteko loturak, tentsioak eta dualtasunak azaleratzen dira: txikitasuna eta handitasuna, zurruntasuna eta malgutasuna, jostakizuna eta malenkonia, erreala eta fantastikoa…

Metábasis ikuskizunak trantsizio-espazio hori bizitzera gonbidatzen gaitu; lan horretan, kontrakoak elkartu egiten dira, oroimena eraldatu egiten da, eta aldaketa, berriz, irauteko modu bihurtzen da.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea, interpretea, gune eszenikoaren diseinua: Eleni Anastasaki, Rosa Díaz (La Rous Teatro)
  • Zuzendaritza, egokitzapena, bertsioa, off ahotsa: Rosa Díaz (La Rous Teatro)
  • Koreografoa, zuzendari laguntzailea: Carlos López
  • Jatorrizko musika, musika zuzendaritza, soinu-gunearen diseinua: Orestes Benekas
  • Aholkularitza artistikoa, kanpo begirada: Carlos López, Javier Ariza
  • Argiztapen diseinua: Katia Moretti
  • Txotxongilo eta objektuen sorkuntza: Cristina Reyes
  • Jantzien diseinu eta gauzatzea: Rosa Solé Escudé
  • Argi-teknikaria: Katia Moretti
  • Argazkiak eta bideoa: Greg Panagopoulos
  • Banaketa: Cia LaEle art

 


Laburrean

Non