"Kalitatezko soinua grabatzea software librea erabiliz" ikastaroa, Beñat Antxustegirekin

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko otsailaren 1(e)tik 2027(e)ko otsailaren 22(e)ra
  • "Kalitatezko soinua grabatzea software librea erabiliz" ikastaroa, Beñat Antxustegirekin

Gaur egungo teknologiarekin etxean grabaketa profesionalak egin daitezke, baita ordenagailu zahar batekin ere. Gainera, erabiltzeko libreak diren tresna ugari daude eskuragarri.

Kurtso honetan "Home studio" bat sortuko dute parte-hartzaileek zerotik hasita, ordenagailu batean "Ubuntu Studio" GNU/Linux sistema instalatuko dute, eta, ondoren, Ardour eta Audacity programak erabiliz audioa grabatzen eta editatzen ikasiko dute. Horretarako soinuaren trataeran erabiltzen diren oinarrizko kontzeptuak barneratuko dituzte. Kurtsoari esker kalitatezko musika, audio-liburuak, irratsaioak nahiz podkastak etxean ekoitzi ahalko dituzu.

Programa

1 – Audio sistema sortzea
Ubuntu sistema instalatu, editatzeko softwarea instalatu eta erabiltzen ikastea.
GNU/Linux sistema gainetik ezagutzea.
Ardour/Audacity ezagutzea.
Kanpoko soinu efektuak lortu eta instalatzen ikastea.

2 – Soinua grabatu eta transformatzea
Audioa txukun nola jaso eta editatzen ikastea.
Mikrofonoen erabilpena, mikrofono motak ikastea eta grabaketa maila ondo kontrolatzea.
Soinu mahai bat erabiltzen ikastea.
Konpresoreak, ekualizadoreak, reberberazioa, modulazioak, distortsioa... erabiltzen ikastea.

3 – Edizioan sakontzea
Grabatutako seinaleak garbitzen ikastea, akatsak identifikatu eta zuzentzea.
Giza ahotsa eta instrumentu musikal ezberdinen trataera ikastea.
Trikimailuak egiten ikastea: Telefono soinua, Robot efektua, Mamu soinua...
Iturri ezberdinetako audio nahasketak egitea.

4 – Masterizazioa
Podcast baten adibide bat editatu eta proiektua bukatzea
Kantu baten edizioa eta fintzea.
Audioa esportatzean bolumenaren trataera finkatzea.Masterizazioa ulertzea.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Ez da materialik behar kurtsoa egin ahal izateko, ordenagailu portatil bat ekartzea gomendatzen da hala ere (Windows eta Mac erabili daitezke).

Erabiliko den softwarea: Ubuntu Studio sistema eragilea, Ardour eta Audacity...


Laburrean

Non