Arte makina: "Ehun trinkoan ebaki txikiak"

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko Otsailak 4
  • Arte makina: "Ehun trinkoan ebaki txikiak"

Artelanari zuzenean zer den edo zer errepresentatzen duen galdetzetik haratago doan arte-garaikide ikastaro honek artearen inguruari eta sortu den kontestuari begiratzeko planteamendua du. Hilabetero Tabakalerako arte garaikide erakusketarekin lotutako saio bat prestatzen duen gonbidatu bat jasoko dugu, edukietan sakondu eta baliabide-kutxa kolektiboa sortzeko helburuz. Artearen inguruko eztabaida eta ideia berriak aktibatu nahi dira.

Artelanak ez dira hitzetan itzulgarriak, ez guztiz behintzat. Baina haien bidez gure gizartearen baitan dauden mekanismo ugari ulertu ditzazkegu. ‘Nik ez dut arteaz ulertzen’ esaldiari desafioa egitea interesatzen zaigu, guztion ezagutzak kabitzen diren espazio bat eraikitzeko. Jar dezagun makina lanean.

Datak: 

  • Otsailak 4, Iñigo Villafranca Apesteguia - ES 
Tabakalera

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2027(e)ko Otsailak 4
  • Ordutegia18:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non