"Lamiako 1979" (estreinaldia)

Bilbao 2027(e)ko otsailaren 5(e)tik 2027(e)ko otsailaren 6(e)ra
  • "Lamiako 1979" (estreinaldia)
    Argazkia: J.L. Raymond

Oroimena eta modernitatea solasean, indar oroitarazle handiko esperientzia eszeniko honetan.

Euskarazko opera garaikidea da Lamiako 1979, XX. mendearen amaieran Lamiako auzoan girotua. Mitologia eta herri-oroimena berreskuratu nahi ditu lanak, identitate kolektiboa eraikitzeko tresna den aldetik. Musikaren eta hitzaren bidez, kide izateari, galerari eta iraganarekiko loturari buruzko hausnarketa proposatzen du.

Ikuskizuna Leioa Kantika Koralaren parte-hartzearen inguruan egituratu da, huraxe baita proposamenaren eszena- eta soinu-ardatza; izan ere, hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, euskal musika koralaren erreferente da gaur egun. Nazioarteko birak, sariak eta euskal konpositore garaikideen lanen estreinaldia biltzen ditu haren jarduera artistikoak.

Opera honek, gainera, lau bakarlari, instrumentu-multzoa eta musika elektronikoa ditu. Ahozko tradizioa, idazkera garaikidea eta baliabide elektronikoak uztartuta, soinu-unibertso berezia sortu da, non oroimenak eta modernitateak solasean diharduten, indar oroitarazle handiko esperientzia eszeniko honetan.

Fitxa artistikoa: 

  • Konposizioa: Jon Sáenz Rubio.
  • Libretoa: Hegoa Álvarez Zorroza.
  • Musika-zuzendaritza: Basilio Astúlez.
  • Eszena-zuzendaritza: Lucía Astigarraga.
  • Abesbatzaren zuzendaria: Basilio Astúlez.
  • Eszenografia: Lucía Astigarraga.
  • Figuringilea: Ibai Labega.
  • Abesbatza: Leioa Kantika Korala.
  • Interpreteak eta rolak:
    • Haizea Lorenzo – Haizea.
    • Iñigo Fernández – Pello.
    • Nerea González – Eloísa.
    • Imanol Gamboa - Tomás.
  • Koprodukzioa: Teatro Arriaga, Leioa Kantika Korala.

Euskarazko ikuskizuna.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2027(e)ko otsailaren 5(e)tik 2027(e)ko otsailaren 6(e)ra
  • OrdutegiaOstirala 19:30 / Larunbata 19:00
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa21 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non