Azken bilkura klasiko garaikideak 1932ko Alemaniako adiskidetasun bizia kontatzen du, hamasei urteko bi gazteren artean –Hans Schwarz, familia judu batean jaioa, eta Konradin von Hohenfels, aristokrata aberatsa, Europako familia zaharrenetako bateko kidea– sortzen dena, Stuttgarteko eskola hautatu batean elkartzen direnean. Hala ere, urtebeteren buruan, dena okertzen hasiko da: Hitler boterera igotzen denean, Konradin hitleriar gazteen artean sartuko da, Hansek erbestera ihes egiten duen bitartean.
Handik urte batzuetara, Hansek, Estatu Batuetan bizi dela, bere lagun zaharra “aurkituko” du, modu harrigarri eta hunkigarrian.
Fitxa artistikoa: