"Gola"

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko Otsailak 11
  • "Gola"
    Argazkia: Clàudia Serrahima

Bito Producciones-ek Gola ikuskizun saritua taularatuko du. 

Gulari buruz hitz egiteko ideiaren jatorria da galbideratzen gaituen horretan azpimarra egiteko beharrizana. Irudipena dugu bizi garen gizarteak ez duela konfiantzarik, ez boterean, ez hura kudeatzen duten banku eta gobernuetan. Jendaurrean, denek diote ahalik eta ondoen jokatzen dutela, inork ez du okerrik asumitzen; baina bizioa eta zekenkeria igartzen da edonon. Gaur egun, gizarteak gero eta desparekoagoak dira, eta klima-egoera oso kezkagarria da. Hala ere, bere horretan jarraitzen du gulak, guztia irensten. Iduri du ezer eta inor ezin dela gelditu.

Ez da gelditzen, gelditzen ez denez. Guztia dastatu nahi du. Eta jauzi egiten du, gaingiroki, gauzen gainetik. Ez zaitez zeurekoia izan. Hau lotsa. Estali ezazu ahoa, hortzak ikusten zaizkizu eta. Gero eta txikiago bilakatu zen... Eta orain aditua da edonori atsegin ematen. Horri etekina ateratzearren, noski. Abila. Begiraiozou, handik hona jauzika dabil, iskin egin nahi baitio une batez geratu eta inguruan duenari erreparatzeari. Bera pozik bizi da fantasian. Dantza egiten du, ez duelako oroitzen nor den. Inork ez du gogoratzen. Begiratu dezaten baizik ez da ahalegintzen. Ezin dezake gehiago egin. Ez da gelditzen, gelditzen ez denez. Ikusia izatea lortzeak, nahiz eta irudi eskasa eman, ezgauza izatearen tirania torturatzailetik askatzen du.

Golak hainbat sari irabazi ditu: Teatre Barcelona 2025 saria interpretazio onenari (Oriol Pla); 2025eko Zilarrezko Fotogramak saria, antzerkiko aktore onenari (Oriol Pla); Godot saria, obra eta aktore onenari (Oriol Pla); eta Espainiako Antzerkiko Sari Nazionala, Oriol Plari.

Fitxa artistikoa:

  • Sorkuntza, zuzendaritza: Pau Matas Nogué, Oriol Pla Solina
  • Interpretea: Oriol Pla Solina
  • Zuzeneko musika: Pau Matas Nogué
  • Akonpainamendua, ekoizpen artistikoa: Clàudia Flores
  • Eszenografia, jantziak: Sílvia Delagneau
  • Argiztapena: Ana Rovira
  • Musika konposizioa, soinu-gunea, zuzeneko musika: Pau Matas

Temporada Alta eta Teatre Nacional de Catalunyako ekoizpena Santa Coloma de Grameneteko Teatre Sagarraren lankidetzarekin.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBito Producciones
  • Data 2027(e)ko Otsailak 11
  • Ordutegia19:30
  • LekuaVictoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa18 / 24 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Victoria Eugenia Antzokia, Donostia / San Sebastián

Non