Fluxu 2026 - Arte Garaikidearen Zirkuitua Nafarroan egitarauaren barruan.
Proiektu honek gorputzen arteko ukimena eta kontaktua jorratzen ditu, irudiak sortzeko motor gisa. Ikus-entzunezko euskarriak eta gorputz-esperientzia konbinatuz, aztertzen du entzuteak, pisua partekatzeak eta hurbiltasunak nola sortzen dituzten elkarrekin egoteko modu berriak. Donezteben karrikek, plazek, ugaldeek, zinemek eta frontoiek beste azalera batzuk osatzen dituzte, geure burua babesteko, erakusteko, ezagutzeko eta harremanetan jartzeko. Ahokatzen diren bi forma; ehun handitu baten bilbadura edo larruazalaren testura, erakusten diren elementuak dira gorputzek inguratzen dituen horrekin dituzten formak arakatzeko. Ekimen hau Flesh & Films/Larru eta pantailak proiektuaren parte da. Ikerketa zabala da, eta erakunde publiko eta pribatuen laguntza izan du.