Gasteizko Irakurle Kluba 2026-2027: "Kontra" (Ane Zubeldia)

Vitoria-Gasteiz 2027(e)ko otsailaren 18(e)tik 2027(e)ko martxoaren 18(e)ra
  • Gasteizko Irakurle Kluba 2026-2027: "Kontra" (Ane Zubeldia)

Irakurketaren jolasa da helburua Gasteizko Irakurle Klubean; izan ere, hori baino ez da egiten: liburuak irakurri eta liburuez hitz egin. Ez dira literatur lanen azterketa jakintsuak bilatzen, irakurleen esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik.

Iban Zalduak koordinatzen du jarduera hau eta berak osatzen du urteko liburuen zerrenda. Hilean behin biltzen da, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan eta, kasuan kasu, idazleak edo itzultzaileak ere hurbiltzen dira saioetara. Saioak Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egiten dira.

Aurten Irakurle Klubak 25 urte beteko ditu eta hori dela eta bi saio berezi egitea aurre ikusi dugu. Lehena, Irakurle Klubeko ohiko formatuan izango da, uztaileko Homeroren Odisearen inguruko saioa hain zuzen ere. Bigarren ekintza bat ere burutuko dugu beste formatu batean, laster izango duzue honen berri.

Harremana: irakurlekluba@geuelkartea.eus

2026-27 ikasturteko egitaraua:


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2027(e)ko otsailaren 18(e)tik 2027(e)ko martxoaren 18(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • LekuaIgnacio Aldecoa Kultur Etxea
    Paseo de la Florida, 9
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Ignacio Aldecoa Kultur Etxea, Vitoria-Gasteiz

Non