Robert Louis Stevensonen Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia eleberri ospetsuan oinarrituta, Theatre Properties-en ikuskizunak partitura indartsua, suspensea eta drama psikologikoa uztartzen ditu; liluraturik utzi ditu Broadwayko zein West Endeko ikus-entzuleak.
XIX. mendeko Londres viktoriarreko girotze zainduak eta formatu handiko eszena-diseinuak ikusizko esperientzia zirraragarri bihurtzen dute eszena bakoitza.
Henry Jekyll doktorea zientzialari bikaina da, eta frogatu nahi du aurkako bi izaera daudela pertsona bakoitzaren baitan: ongia eta gaizkia. Bere ikerketa-proiektua komunitate zientifikoari aurkeztu zionean, baztertu egin zuten arriskutsua eta moralgabea izateagatik; Jekyllek, orduan, ezkutuan ikertzen jarraitzea erabaki zuen. Bere teoria frogatzeko etsipenak harturik, bere buruarekin esperimentatu zuen. Halaxe sortu zen Edward Hyde. Hyderen figurak gero eta indar eta kontrol handiagoa hartzen ditu; Jekyllen bizitza, aldiz, gain behera hasten da.