"Cantando bajo las balas"

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko otsailaren 26(e)tik 2027(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • "Cantando bajo las balas"
    Argazkia: Gorka Bravo

Ane Gabarain eta Marc Severa aktoreek Cantando bajo las balas antzezlana eskainiko dute.

Ane Gabarainek bere ibilbideko lanik bikainetako bat egiten du. Millán Astray faxistari ematen dio bizia Luna Hienaren Cantando bajo las balas lanean.

Legioaren sortzaile Millán Astrayk, “Gora heriotza!” eta “Hil bedi adimena!” oihuen artean, bere bizitza kontatzen eta kantatzen digu: bere burua sakrifikatzen du, borroka bizian, bere patria gorri eta separatistetatik salbatzeko, Espainia hautsi nahi duten intelektual horiengandik babesteko. Baina 1936ko urriaren 12 hartan –Arrazaren Egunean, hain justu– errektore zaharra inguratu zitzaion, Unamuno madarikatu hura, Salamancako Unibertsitateko paraninfoan bazterrak izorratzera.

“Garaituko duzue baina ez duzue konbentzituko”, ez du ba esan agure zaharrak... Ezinezkoa irriz ez lehertzea halako kirtenkeria entzunda. Eta bere burua adimentsutzat du? ...Denborak esango du.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Asier Andueza
  • Interpreteak: Ane Gabarain, Marc Servera
  • Zuzendari laguntzailea: Paul Alcaide
  • Musika, soinu-espazioa: Marc Servera
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Eszenografia: José Luis Raymond
  • Jantziak: Edurne Ibañez
  • Mugimenduaren zuzendaritza: Arturo Vargas
  • Ekoizpena, banaketa: Biktor Andueza
  • Ekoizpena: Luna Hiena Interacciones Culturales S.L.

Laburrean

Non