Euskadiko Orkestra 2026/2027: "10. Miramongo Matinéea: KEA Ahots Taldea - Josu Okiñena"

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko Otsailak 27
  • Euskadiko Orkestra 2026/2027: "10. Miramongo Matinéea: KEA Ahots Taldea - Josu Okiñena"

Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloaren 2026/27 Denboraldiaren kontzertua. 

Orkestraren ganbera-zikloak hasieratik Kutxa Fundazioaren babesa du.

Miramongo Matinéeak ganbera-musikaz gozatzeko espazio hurbil eta berezia sendotu dute 35. Denboraldira iritsi diren honetan.

16 larunbatetan zehar, Euskadiko Orkestrako interpreteek osatutako taldeek garai eta estilo desberdinetako ibilbidea eskainiko dute. Hitzordu berezienen artean urtarrileko San Sebastian Egunaren ospakizuna nabarmentzen da, Danborradaren eta Donostiako inauteriaren iruditeria musikalean inspiratutako egitarauarekin. Jazzak presentzia nabarmena izango du, lehenik Claude Bollingen unibertsoaren bitartez eta ondoren Tcha Limberger multiinstrumentista, abeslari eta konpositore belgikarraren bisitarekin, jazz manouchearen nazioarteko erreferentzia handienetako bat. Gonbidatuen atalean, gainera, musika garaikidearen interpretazioan erreferentziazkoa den Kea abesbatzak ere parte hartuko du, bere 30. urteurrena ospatzeko Josu Okiñenarekin batera. Horrez gain, gaur egungo piano-panoramako interprete paregabe eta originalenetako bat ere izango dugu, Steven Lin, Arthur Rubinstein Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea.

KEA AHOTS TALDEA & JOSU OKIÑENA:

30. urteurrena

  • BARBER: Sure on this Shining Night
  • BOULANGER: Hymne au soleil / Les sirènes / Soir sur la plaine
  • UGALDE: Begiek berba
  • AZURZA: Arma ! Arma! (Iudizio jenerala)
  • SARASOLA: Neguan orbela (Ke orbelen meza)
  • SOROZABAL: Zortzi euskal abesti

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko Otsailak 27
  • Ordutegia11:00
  • LekuaMiramon
    Donostia / San Sebastián
  • Zenbatekoa11 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non