"Bandas sonoras" ikastaroa, Joseba Beristainekin

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko martxoaren 1(e)tik 2027(e)ko martxoaren 12(e)ra
  • "Bandas sonoras" ikastaroa, Joseba Beristainekin

Ikastaroaren helburua soinu-banda bat nola sortzen den ulertzea da. Horrela, ikasleek soinu-banda bat definitzeko eta sortzeko oinarrizko tresnak jasoko dituzte.

Programa

Soinu-banda bat elementu narratibo bihurtzea ahalbidetzen dituzten oinarriak aztertuko dira.
Ikus-entzunezkoen arlorako musikaren azpian dauden oinarrizko kontzeptuak ikertuko dira.
Zinemaren historian musikak izan duen bilakaera aztertuko dira.
Ikus-entzunezko lan batean musikak betetzen dituen funtzioak definituko dira.
Zineman musikak hartu ditzakeen kategoriak aztertuko dira.
Musika-gidoi bat zertan datzan aztertuko da.
Musika-ekoizpenaren oinarriak ikusiko dira, bai kudeaketaren ikuspegitik (aurrekontuak, plangintza, etab.), bai ikuspegi teknikotik (DAW, samples, etab.).
Hori guztia ariketa praktikoetan oinarrituta.

Oharra: Ez da beharrezkoa aldez aurretik musika-ezagutzak izatea.


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2027(e)ko martxoaren 1(e)tik 2027(e)ko martxoaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 17:30-20:30
  • Lekua Larrotxene Kultur Etxea - Intxaurrondo, 57 (Donostia / San Sebastián)
  • Zenbatekoa200 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Larrotxene Kultur Etxea
  • Izen-ematea 2026(e)ko irailaren 16(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • Izena emateko informazioa

Non