2027ko Umore - Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barne.
Mikel Bermejo komiko, eduki-sortzaile eta influencerra fokuen atzean dagoen guztia gazteenei kontatzera etorriko zaigu. Bere esperientzia dibertigarrien eta hain dibertigarriak ez direnen bitartez, errespetua, enpatiaren garrantzia, telefono mugikorren eta sare sozialen erabilera egokiaren garrantzia eta norbere buruari entzuteak eta konfiantza izateak duen garrantzia izango ditu hizpide.
Hitzaldian, umorea eta benetako aholkuak tartekatuko ditu Mikelek, eta erakutsiko du ezer ez dela kasualitatea, bizitzan gauza guztietarako dela beharrezkoa lan egitea, ahalegina eta jarrera positiboa izatea.
Gaztetxoenei zuzendutako hitzaldia izango da, hurbileko tonu motibatzailez eta parte-hartzailez egingo duena. Amaitzeko, galderak egiteko tartea egongo da, bertaratzen direnek zalantzak argitu, aholkuak eskatu edo, besterik gabe, barre pixka bat egin ahal izan dezaten. Mikelek bere pasioa lanbide bihurtzea nola lortu zuen deskubritzeko aukera, gazteenei benetako esperientzia ezagutarazteko asmoz egingo dena.