2027ko Umore - Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barne.
Hamarkadetan, baita mendeetan ere, tabernetan eta bazkalondoetan zehar bizirik iraun duen kontakizun laburra, hobetuz, leunduz eta laburtuz gureganaino diamante leundu bihurtuta iritsi dena. Bidean, askotan txisteak egilea galtzen du eta kontatzen duenaren ondare bihurtzen da.
Txisteria Colectivak txistearen urregile handiak elkartuko ditu Kursaaleko Auditorioan, komediaren altxorrik baliotsuenaren kontrabandistak, poltsikoak hustu eta beren txisterik onenak konta ditzaten. Txisteak kontatuko dira, aztertuko dira, bihurrituko dira, publikoari bere gogokoenak partekatzeko gonbita egingo zaio, surrealismo zorrotzez epaituko dira… eta gaueko asmakizunik onenak sarituko dira.