2027ko Umore - Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barne.
Itzuli da Bonitos del Norte… 2! Luis Piedrahita, Galder Varas eta Goyo Jiménez ikuskizun guztiz berri batekin datoz. Politagoak, iparraldekoagoak eta bi baino gehiago. Hiru, zehazki. Eta ezusteko gonbidatu bat.
Lehen edizioaren itxieran sarrera guztiak agortu ondoren, hiru atun puska hauek Kursaaleko Auditorioan elkartuko dira berriro UMORE 2027 ixteko: ordu eta erdi barre, algara, alferrikako hausnarketa eta lehen mailako txorakeria. Lehenengoa ikusi beharrik ez duen bigarren zatia. Egia esan, lehen zatia ikusteko ere ez zen beharrezkoa lehen zatia ikustea.
Umore gehiago, ezusteko gehiago eta, batez ere, lotsa gutxiago. Bigarren zatiak inoiz ez ziren onak izan, baina honek abantaila bat du: lehenengoa ere ez zen ona izan. Estatuko hiru umorista onenak elkarrekin, ondoen egiten dakitena egiten: txorakeriak. Hori bai, profesionaltasun izugarriarekin. Zerbaitek funtzionatzen duenean, zentzuzkoena funtzionatzeari utzi arte errepikatzea dela erakusten duen ikuskizuna.