Euskadiko Orkestra 2026/2027: "11. Miramongo Matinéea: Steven Lin"

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko Martxoak 13
  • Euskadiko Orkestra 2026/2027: "11. Miramongo Matinéea: Steven Lin"

Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloaren 2026/27 Denboraldiaren kontzertua. 

Orkestraren ganbera-zikloak hasieratik Kutxa Fundazioaren babesa du.

Miramongo Matinéeak ganbera-musikaz gozatzeko espazio hurbil eta berezia sendotu dute 35. Denboraldira iritsi diren honetan.

16 larunbatetan zehar, Euskadiko Orkestrako interpreteek osatutako taldeek garai eta estilo desberdinetako ibilbidea eskainiko dute. Hitzordu berezienen artean urtarrileko San Sebastian Egunaren ospakizuna nabarmentzen da, Danborradaren eta Donostiako inauteriaren iruditeria musikalean inspiratutako egitarauarekin. Jazzak presentzia nabarmena izango du, lehenik Claude Bollingen unibertsoaren bitartez eta ondoren Tcha Limberger multiinstrumentista, abeslari eta konpositore belgikarraren bisitarekin, jazz manouchearen nazioarteko erreferentzia handienetako bat. Gonbidatuen atalean, gainera, musika garaikidearen interpretazioan erreferentziazkoa den Kea abesbatzak ere parte hartuko du, bere 30. urteurrena ospatzeko Josu Okiñenarekin batera. Horrez gain, gaur egungo piano-panoramako interprete paregabe eta originalenetako bat ere izango dugu, Steven Lin, Arthur Rubinstein Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea.

STEVEN LIN:

Piano-errezitaldia

  • SCARLATTI: Sonata teklarako K9 / Sonata teklarako K380
  • GERSHWIN: Abesti sorta 
  • BEETHOVEN: Pianorako 21. Sonata, ‘Waldstein’
  • MOZART: Pianorako 12 bariazio ‘Ah vous dirai-je, Maman’-en gainean
  • ALBENIZ: Suite española, ‘Sevilla (Sevillana)’
  • LISZT: Rhapsodie espagnole

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko Martxoak 13
  • Ordutegia11:00
  • LekuaMiramon
    Donostia / San Sebastián
  • Zenbatekoa11 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non